<76>
aditu zuen zerutik mintzoa: Stulte, hac nocte repetent animam tuam a te; quae autem parasti, cuius erunt? (Luc. 12) . Ha, erhoa, zentzugabea, zer mintzo aiz? Zer gogoeta darabilak? Egin dik hireak, gaur eskatuko zaizkik heure arimaren, gaur gorputzetik atherarik eramanen deraue. Eta gero, orduan, bildurik dadutzan on horiek norentzat izanen dira? Erhoa deitzen du aberats hura, eta arrazoinekin. Zeren, zer da erhokeria handiagorik, geroko denboraz, bertzeren eskuan eta benturan dagoenaz, bere eskuan eta segurean bailu bezala ordenatzea baino?
51 Gaitezin, beraz, bertzeren gainean zentza; dezagun bertzeren periletik athera segurantza, hartzen dugula Espiritu Sainduak emaiten derakun konseilua: Non tardes converti ad Dominum, et ne differas de die in diem; subito enim veniet ira illius, et in tempore vindictae disperdet te (Eccles. 5) . Konberti zaitezi, bekhatutarik iltki zaitezi; eta eztezazula berant, eztezazula egunetik egunera luzat. Zeren gutien uste duzunean, ahantzienik zaudenean, neurria betheko da, Jainkoa haserretuko da: eta gero mendekuzko egunean, heriotzeko denboran, galduko eta deseginen zaitu. Badirudi haur eman nahi zuela aditzera Spiritu Sainduak berak, erran zuenean: Ne dicas amico tuo: "Vade et revertere, et cras dabo tibi", cum statim possis dare (Prov. 3) . Ezterrozula zeure adiskideari,