Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/62

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<62>

Gure bizitzea itsasoz dohana bezala da (dio San Gregoriok); itsasoz dohana, jatean, edatean, lo datzanean, eta are jarririk dagoenean ere, badoha, ezta orduan ere baratzen. Zeren untziak, nahi ezpadu ere, berekin baitarama. Hala garamatza, bada, gu ere geure adinak eta denborak berekin: ezta pausatzerik, ezta gelditzerik, eta ez trikatzerik.

41 Galdegiten deratzutenean zenbat urthe ditutzun, eta ihardesten duzunean hogoi edo hogoi eta hamar ditutzula, zeren zeure kontuan hala baititutzu, badirudi eztuzula ongi ihardesten. Zeren San Agustinek dioen bezala, Anni nostri veniunt, ut eant; non enim veniunt ut stent nobiscum (August. in Psalm. 65). Gure urtheak ethortzen dira joaiteko, eta ez gurekin egoiteko. Iragan dira; beraz, ezin derrakegu baitugula. Eta hala, baldin urthe heken buruan jar bagaitezi hetzaz zer egin diren gogoetan, eztugu deus edirenen. Aitzitik, ikhusiko dugu sentitu gabe joan zaizkigula, eta nola eztakigula zahartu garela. Tempora labuntur, tacitisque senescimus annis (Ovid. lib. 6 Fasto). Denborak badohazi, eta urthe ixil batzuez, hotsik eta habarrotsik egin gabe zahartzen gara.

Erraiten da hunelako bizi izatu zen hirur hogoi urthez, baina hobeki erran liteke hil zela hirur hogoi urthez (Vide Augus. in Psal. 127, tom. 8). Zeren sortzen garenean hasten gara hiltzen, orduan abiatzen gara, eta ezkara behin ere baratzen. Lehenik