<585>
mintzo ifernuko penez, eta ez han daudezinez. Baina lekhu berean ikhus ahal ditekeien bezala, mintzo da bekhatoreaz; eta ez, ez, edozein bekhatorez, baina adulterioan, bertzeren emaztearekin dagoenaz, amorantearekin bizi denaz. Eta hari egiten derautza bere mehatxuak, eta egotzten derautza maradizinoak, erraiten duela: Maledicta est pars eius in terra. Maradikatua da hark lurraren gainean duen partea. Ad calorem nimium transeat ab aquis nivium. Egin bedi elhurra bezain hotz debozinoan, eta sua bezain bero malizian; eta hotztasun hartarik, negutik udara bezala, iragan bedi ifernuko berotasunera, eta ezta hareraino, han hel arteino baratuko. Usque ad infernum peccatum eius.
Eta erraiten badu ere gure salbatzaileak, ifernuaz mintzo dela: Ibi erit fletus et stridor gentium, han izanen dela nigar eta hortz karrask-hots; ezta, ez, aditzen hortz karrask-hots hura hotzetik heldu dela, eta ez hotzak eragiten duela. Baina hura eragiten du, bataz, barreneko damuak, orhoitzeak nola bere faltaz dituen egiteko hek guztiak; eta berriz, bertzea, suak emaiten dioen dolore handiak. Hark gorputzeko parte guztiak ikharatzeintu, eta hortz-haginei karrask-hots handi hura eragiten deraue. Eta, hala, ifernuan ezta elhurrik eta ez bertze hotz suerterik; bethi da bero eta s.