Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/584

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<582>

agentis, et secundum quod est regulatum ab eo. Unde, quamvis secundum propriam virtutem non habet quod aliquos cruciet secundum magis et minus, secundum modum praeditum, habet tamen hoc, secundum quod eius actio modificatur ex ordine divinae iustitiae (S. Thom. 3 p., q. 97, art. 5 ad 3). Erran nahi du: Ifernuko su hura Jainkoaren justiziaren borreroa, azotea eta muthila da. Eta, halatan, su hark bere naturalezaren arauaz bata baino bertzea erratzenago ezpadu ere, bai ordea erratzenago du Jainkoaren justiziaren muthil bezala. Zeren bere nabusiak manatzen duen bezala batbederaren alderakotzat bere berotasuna eta indarra enplegatu behar baitu. Eta halatan du erratzenago eta penatzenago bekhatu gehiago duena. Zeren Jainkoak, su haren nabusiak, hala nahi baitu.

Bigarren arrazoina. Bekhatu anhitz duena eta gutiago duena, biak daude berdin ifernuko suan. Ordea, bekhatu gehiago duen hark pena gehiago iragaiten du. Zeren hura minberago, sentikorrago eta suari ihardesteko eriago, flakoago eta erbalago baita. Bi presuna daude iguzkian; eta iguzki hark eztio batari deus senti arazitzen, eztio minik egiten; baina bertzeari berehala burua minberatzen dio, iragaiten dio, izerditan ibentzen dio. Zeren hura baita bertzea baino flakoago eta sentikorrago. Hala da, bada, bekhatu anhitz duena ere guti duena baino minberago