Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/519

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<517>

bat pena eta trabailugatik, emaiten ezpadio ifernua" (In vita Thomae Mori, cap. 21). Zeren nola jende batzuk penatzen eta trabailatzen baitira parabisura joaiteko, hala bertze batzuk are penatzenago eta trabailatzenago dira ifernuaren erdiesteko.

Eta ifernuko pena hura etzaie pena iduritzen, eztute hura sentitzen; baina bai parabisukoa, hura sentitzen dute, hura xoil zaie gaitzi, hartan fite unhatzen dira. Amorantian, ohoinkerian, jokoan, gau-egunak aise eta guti sentiturik iragaiteintutzu, hartako etzara eri, hartako baduzu indar. Baina barurtzeko, orazinotan egoiteko, erien bisitatzera joaiteko, flako zara, eri zara, buruan min duzu. Jainkoagatik den penarik ttipiena errezibitzen duzunean, berehala arrenkuratzen zara; baina deabruagatik, gau-aireak, hotzak eta beroak ere, ixil pairatzeintuzu.

333 Ikhusiko duzu emazte gaixto bat, hasten dela oihuz, heiagoraz, deihadarrez eta atzapartaz, zeren bere senharrak, soberaniak gainez eginik, behar-ondoko bat eman dioen. Baina bere amoranteak, bere plazereko dadukan gizon gaixto batek, burua hauts badiazo ere, ixil pairatzen du; eroririk edo bertzela hartu duela ederztatzen du. Senharraren kolpe ttipiaz arrenkuratzen da, eta ez amorantearen handiaz: kontrara dabila. Hala gabiltza, bada, gu ere kontrara, eta arrenkuratzen gara Jainkoaren zerbitzuan