Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/492

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<490>

§ 2


317 Are gehiago, plazent, aisit, arin eta erraz da Jainkoaren zerbitzatzea, haren manamenduen konplitzea; ez hastean, ez lehenbizian, zeren haragiak eta usantza gaixtoek kontra handia egiten baitute. Baina behin usatuz gero, dastatuz gero eta spiritua haragiari jaunduz gero, ezta munduan hain bianda aphetitosik eta gozorik, nola baita Jainkoaren zerbitzatzea. Zapatak jauntzi berrian hersten du, min egiten du, baina aphur bat erabiliz gero, moldatzen da, oinaren neurrira eta orkhoiera ethortzen da. Oinak lohakartua dagoenean, eta gorputzak ere zurrundua, manaiu guti dute, jaikitzera eta ibiltzera herabe dute; baina behin jaikiz gero eta aphur bat higituz gero, berehala zalhuitzen, manaiukortzen eta iratzartzen dira. Halaber, presuna janzaharrak, mathela gogortuak edo horzkitua dagoenak, eztu atseginik hartzen jaten hastean, lehenbiziko poxinean eta ahamenean; baina behin hasiz gero, handik harat, jaten duena on eta gozo edireiten du. Hala bada, Jainkoaren zerbitzuan ibili nahi dena ere, lehenbizian horzki da, zurrun da, hotz eta nagi da; baina enseia bedi, has bedi, eta berehala berotuko eta zalhuituko da, trebe, bithore eta entregu izanen da, aise ibiliko da; eta gero eta gero aiseago, zeren ezta han asetzerik, eta ez