Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/49

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<49>

gogoan eta borondatean, denbora guztia iragaiten zaiku.

32 Erran komuna da infernua desira onez bethea dagoela. Zeren han direnek obratu ezpazuten ere, zenbait desira on bedere izan zuten. Ezta nehor ere hain gaixtorik, zenbait aldiz, bere gaixtakerien utzteko gogoa ethortzen etzaikanik, eta zenbait desirkunde on ere izaiten eztuenik. Ordea, desirkunde on hek berak eztira asko. Zeren hek lorea bezala dira. Eta nola hartzen eztuen loreaz, itxatxetkitzen eztenaz, botean edo ninikoan galtzen denaz, ezpaita probetxurik; hala borondateaz beraz, desira hutsaz, xoilaz eta bakharraz, obra ahal ditekeiela, obratu gabe gelditzen denaz, ezin dateke probetxurik eta ez fruiturik.

Alferrari erran behar zaika dagiela, eta nagiari higi dadila; eta hala bata, nola bertzea, biak orobatsu baitira, biak dira borondate huts; eztira nahikunderik, desirkunderik, gogorik eta gutiziarik baizen. Eta gutizia hek berak dira penagarririk asko. Desideria occidunt pigrum, erraiten ohi da (Prover. 2). Ignavis semper sunt feriae (Adagium). Nagientzat eta alferrentzat egun guztiak dira besta. Baina hobeki erran liteke, halakoentzat bestak ere astelegun direla. Zeren trabailariak bere trabailuan baino, anhitzetan ere alferrak, bere alferkerian, trabailu gehiago edireiten baitu.