Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/452

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<450>

berotzen, konsolatzen eta esperantzatzen zuen. Eta hala, mirakuiluzki falseria agerturik, eskapatu zen. Si cor nostrum non reprehenderit nos, fiduciam habemus ad Dominum (1 Ioan. 3), dio Jondone Joanes ebanjelistak. Baldin geure konzientziak akhusatzen ezpagaitu, esperantza dugu eta fidantzia Jainkoa baithan.

294 Eta handik Jondone Paulok ere Timoteo bere diszipuluari eskiribatu zioen kartan, ibeni zuen esperantzaren lekhuan konzientzia ona. Aditzera emaiteagatik, konzientzia onaren izaitea eta esperantza ere izaitea, guztia dela bat. Ille emin sperat, qui habet bonam conscientiam (August. in Psal. 31). Zeren konzientzia ona duenak, du esperantza ere.

Eta nola? Konzientzia gaixtoa duenak ez othe du esperantzarik? Bai, badu esperantza; ez, ordea, esperantza egiazkoa, ez esperantza bizia eta fina. Esperantza banoa, alferra eta hila du halakoak. Zeren, nola baitira bi fede molde, bata bizia eta bertzea hila, hala dira, halaber, bi esperantza. Bekhatutan dagoenaren esperantza, fauna, hila eta probetxu gutitakoa da.

Konzientzia gaixtoak hotzten, eztheusten eta ulitzen du gogoa; baina onak berotzen, balentzen, esportzatzen, ausartzen eta esperantzatzen. Gizon bati zeure mende guztian etsaigoa eduki diozunean, eta gerthatu zaitzan okhasino guztietan, ahal dagizun gaizki eta kontra guztia egin diozunean,