Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/43

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<43>

Egestatem operata est manus remissa; manus autem fortis divitias parat, dio Spiritu Sainduak (Prover. 10). Esku laxoak eta alferrak probetasun dakharke, baina bortitzak eta trabailariak aberatstasun biltzen du.

27 Otiosus Esau amisit primatus benedictionem, quia maluit accipere quam quaerere, dio San Anbrosiok (Ambros. Epis. ad Vercel.). Esau alferrak galdu zuen bere lehentasuna. Zeren nahiago izatu zuen hartu, ezen ez bilhatu. Hala egiten dute bertze jende alferrek ere: nahiago dituzte bertzeren onak zuzen edo makhur hartu, eta bereak ere bahitu eta saldu, trabailatu baino. Eta gero, ezin har dezaketenean eta ez ebats; eta bahitzekorik eta saltzekorik ere eztutenean, abiatzen dira eskean, bataren eta bertzearen forogu, anhitz beltzuri eta bekhaitzkoa izaiten dutela, eta atheak ere maiz, ez ikhusi iduri eginik, hersten zaiztela. Badirudi ezen haur eman nahi zuela aditzera Spiritu Sainduak, erran zuenean: Substrahe pedem de domo proximi tui, ne quando satiatus oderit te (Prover. 25). Gibela ezazu zeure oina adiskidearen etxetik, ez han maiz ibil, ase eztezazun, higuin etzakitzan eta gaitzets etzaitzan. Zeren, San Anbrosiok dioen bezala, qui frequenter ad alienam mensam convenit, otio deditus est (Ambros. in Epist. ad Thesa., cap. 2). Bertzeren mahaira maiz biltzen denak, badirudi alferkeriari emana dela.

Eta halakoa eta halakoak, haina eta hainak