Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/397

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<397>

§ 1


259 Halaber, begiratu behar duzu emaztekin sobera solhastatzetik, konbersatzetik eta hitztun izaitetik. Zeren heken konbersazioneak eta solhasak berekin du eztia, berekin du balakua, linburtzeko okhasinoa, eta bai elkharri lotzeko kola, biska eta lekeda ere.

Emazten artean dabilanak, hekin solhastatzeaz atsegin hartzen duenak eta, guztiarekin ere, eztela erortzearen beldur erraiten duenak, sinhets arazi nahi du eztela haragiz egina, eztela gizona; edo sua golkhoan gorderik, arropei lothu gabe erabil dezakeiela; edo ikhatz bizien gainean orthusik, oin-zolak erre gabe ibil ditekeiela (Vide Basil. De constit. monast., cap. 4). Ordea, erraiten du Spiritu Sainduak eztela posible hala egitea: Nunquid potest homo abscondere ignem in sinu suo, ut vestimenta illius non ardeant? aut ambulare super prunas ut non comburantur plantae eius? Sic qui ingreditur ad mulierem (Prov. 6). Emaztekin ibiltzea eta kalterik ez errezibitzea, suan erre gabe egoitea bezala da. Nor nahi den, eta nolakoa nahi den zarela: zaren handi edo ttipi; zaren debozinoz eta intenzione onez bethea; finean, zaren zeure ustez harria baino gogorrago