<382>
zaite, trabaila zaite, alferkeriatik begira zaite. Zeren halatan emaztetarik ere begiratuko zara.
Haragiaren bekhatutik begiratzeko borzgarren erremedioa: konsideratzea zein ttipia eta laburra den hartako plazera
Kap. XXXIX
251 Emaztetarik begiratzeko, hetara ez hain isuria, eroria eta gogoa egotzia egoiteko, on lizateke, zenbait aldiz bedere, bakharrik zaudenean, gogoeta egitea eta zeure baithan konsideratzea, ea nolakoa, handia ala ttipia, luzea ala laburra den emaztetako plazer hura. Zeren baldin ttipia eta laburra bada, erhokeria handia da, hargatik presunak bere buruari hanbat atsekabe eta egiteko, nola anhitzetan ere emaiten baitio, emaitea.
Bada, frogatu duten guztiek batetan eta boz batez aithortzen, erraiten eta kofesatzen