<368>
berehala, pontu berean, zeureganik egotzten duzu. Hala bada, emaztetako gogoeta gaixtoa ere, berehala agertzen den bezain fite haizatu, urrundu eta zeureganik egotzi behar duzu.
Egun batez galdegin zeraukaten Frai Gil, San Franziskoren lagun saindu hari, ea zer moldez edo nola garaitzen zituen haragiaren tentamenduak, gutiziak, kilikadurak eta hartako gogoetak. Eta ihardetsi zuen: "Ene borondatearen atheak joiten dituzten gogoeta gaixtoei erraiten derauet: Ea tentagarriak, iragan aitzinat; ezta hemen zuentzat ostaturik, eta ez pausalekhurik. Eztut etxean barrena sartzera utzten, ezterauet begitarterik egiten, ezterauet ostaturik emaiten, ez naiz hekin gozatzen, eta ez solhasean jartzen, berehala jauzi eragiten derauet; eta halatan, ez hek ni, baina nik hek garaitzeintut".
Ethortzen zaitzu gogora behar ezten emaztea eta harekiko plazera; eta zuk gogoeta hura zeureganik berehala egotzi behar bidean, nola egotziko duzun, ezen hartan zaphoratzen zara, gozatzen zara eta are, obran baitzina bezala, anhitzetan ere zeure gogoan atsegin hartzen egoiten zara, eta hala egonez bekhatu mortal handitan erortzen zara.
243 Zeren ez obratuagatik, obratzeko gogoa, eta are obratzeko gogorik gabe ere,