Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/367

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<367>

Haragiaren bekhatutik begiratzeko bigarren erremedioa: hartako gogoetei lekhurik ez emaitea

Kap. XXXVI


242 Bigarren erremedioa, eta erremedio ona eta hautua, emaztekin kutsatu nahi eztuenarentzat, da hartako gogoetei begiaren edukitzea: heldu direla ikhusten direnean athearen herstea. Sua pitzten denean da erraxenik iraungitzeko, eta bai landarea ere ttipi denean birlandatzeko eta atheratzeko.

Gogoetetarik, pensatzen egoitetik heldu dira bekhatu guztiak, eta guztiz ere haragiarenak: handik hasten dira, hek dira xertoak, hek dira landareak eta erroak. Hek, beraz, behar dira handitzetik begiratu. Soldaduak etxean barrena sarthuz gero, nahi duena egiten du: hala egiten du, bada, halaber, nahi duena gogoeta gaixtoak ere, gogoan ostatu hartuz gero, han behin pausatuz gero.

Suko inharra, suko xinda, bera ere bere buruz fite iraungitzen da; ordea, zuk anarteraino iguriki gabe, pausatzera ere utzi gabe,