<363>
Haragiaren bekhatutik begiratzeko eta handik heldu diren kalten erremediatzeko lehenbiziko erremedioa eta bidea: orazinoa
Kap. XXXV
240 Haragiaren plazerei, desira desordenatuei eta egiten dituen kaltei erremedio emaiten hasi baino lehen, erran nahi dut gauza bat, eta ibeni pausatu egiazko zimendu bat.
Emaztetarik eskapatzea, kastitatearen begiratzea, haragiaren bekhatuan erori gabe eta kutsatu gabe egoitea, irautea eta perseberatzea, Jainkoaren donua, dohaina, emaitza eta garazia dela. Eta garazia hura gabe, alfer direla, gure ahala, nahia, permatzea eta enseiu guztiak. Non est virginitas quae praetio emitur, non virtutis studio possidetur, dio San Anbrosiok (Ambros. lib. 5, ep. 31). Ezta, ez, birjinitatea, diruaren pisuz eta gure indarrez eta berthutez erdiesten den gauza, zeren haragiak haragiaren benzutzea, naturalezak naturalezaren azpiratzea, gaitz da. Hartakotzat bertzeren faborea, naturalezaren