Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/347

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<347>

gibelatzen zuen, eskuak lotzen zerautzan; eta etzela arrazoin aita batek bere semea kondena zezan erraiten zioen.

231 Eta berriz, bertze aldetik, nola justiziak alegatzen zioen legeak begiratu behar zirela, eta batari barkhatzeaz bertzeak ausartzia hartuko zuela. Eta justiziaren arrazoin haur bortitzago iduriturik, semea galduko bazuen ere, deliberatu zuen, eta manatu, justizia egin zedila, bere semea atzeman ziazotela, eta begiak legearen arauaz athera ziatzotela. Erresumak jakin zuenean bere erregeren deliberamendua, bildu zen komun guztia, eta joan zeikan guztia batetan othoitz egitera, arren, nahi zioen bere semeari barkhatu. Zeren lege hura komunagatik egina zela, eta komunak, hain errege onaren eta justuaren amoreakgatik, aldi hartakotz bere zuzena kitatzen zuela. Komunaren othoitzak eta semeaganako amorioak anhitz gogoeta eragin zeraukaten, baina gehiago legearen hautsteak. Zeren iduritzen zeikan, ezen etzuela bere koroa segur izanen, baldin ttipientzat bezala, handientzat ere justizia egiten ezpazuen. Eta hala, anhitz itzulinguru, pensu eta gogoeta bere baithan eginik, azkenean ediren zuen bide bat bere kaltetakoa, baina semearen gaztiguaren arintzeko ona. Okher hobe, itsu baino. Ordenatu zuen ezen halaz, eta legearen