Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/346

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<346>

egiten duela, eta bere buruaren jaun eta jabe ezten bezala ibentzen duen.

230 Zaleuko Greziako parte batzuetako erregeak, ikhusirik ezen bekhatu hunek batbedera bere adimenduan barrena itsutzen zuela, kanpoan ere itsutasun hura ager zedin amoreakgatik, ordenatu zuen eta ezarri legea, nor ere eroriko baitzen adulterioan, eta nork ere behar etzen emaztearekin huts eginen baitzuen, halakoari eta halakoei, hainari eta hainei, hala gizonari nola emazteari, justiziak begiak atherako eta iraziko zerauztela. Barrenean, kulparen beldur gabe, itsutu zirenaz gero, kanpoan ere penarekin itsu zitezingatik [1]. Lege haur ibeni zuen Zaleuko errege hark. Eta hain herstuki begiratzen zuen, non ezpaitzen faborerik, ahaiderik, adiskiderik, eta ez urrerik, eta ez zilharrik, hauts arazi ahal ziazaionik. Huts egiten zuenak ihes ahal zeidikeien, albazegien, baina atrapatuz gero, etzuen barkhamendurik, begiak galdu behar zituen. Errege hunek lege haur hunein zinez begiratzen zuen denboran, gerthatu zeikan errege hunen beraren semeari, legearen haustera eta behar etzen emaztearekin huts egitera. Erregek bere semearen falta haur jakin zuenean, Jainkoak daki zenbat damu hartzen zuen; eta nola alde batetik bere aitatasunak, semeagana zedukan amorio naturalak

  1. (Alexander ab Alexandro, lib. 4, cap. 1)