Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/314

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<314>

kolperik egin gabe, edo hauzitan eta egitekotan sarthu gabe gelditzea. Zer erremedio, bada, hautarik guztiotarik eskapatzeko? Ez deus galde, ez bilha, ez jakin; eta jakinez gero ere, egin ez jakin iduri, disimula, ez egitekoari jabe, ez bere gainera har, egin bere burua itsu, mutu eta gor.

Haur da erremedio ona koleraren iraungitzeko, bere buruari egitekorik ez emaiteko, diferentziatan nehorekin ez sartzeko, eta bakean eta soseguan, koleratu gabe egoiteko.


Koleraren iraungitzeko gainerako bertze erremedioak, kapitulu hunetan laburzki ezarriak


Kap. XXVII


209 Pairu eta pazientzia izaiteko, bata bertzearekin ez haserretzeko, konsidera dezagun, ezen Adanen seme guztiok, eta guztiz ere giristinok, gorputz bat garela, eta gorputz hunen buru Jesu Kristo gure Salbatzailea dela. Hala erraiten du Jondone Paulok: Unum corpus sumus in Christo Iesu; singuli, autem, alter alterius membra. Gorputz bat gara Jesu Kristo baithan,