Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/313

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<313>

baldin gaztigatzen ezpazen, hurrenekoan gehiago eginen zutela. Ordea, berehala erregek berak sosega arazi zituen, erraiten zuela: Non me respersit (Plutar. in Aphohthe.). "Euzue bakea; ezta bidegaberik egin. Ur haur aurthiki duenak, ez nau ni busti, zeren etziakien ni nintzela". Etzuen bere gainera hartu, eta halatan hobekiago eta erraxkiago erremediatu zuen, eta iraungi pitztera zihoan sua.

Vespasiano enperadoreak hain zuen kondizione ona eta onera emana, ezen nahi etzuen bezala, edo haren presunari etzegokan bezala, nehor minzatzen zeikanean, edo disimulatzen zuen, edo zenbait hitz jokolariz eta dostailuz, zenbait irri egiteko solhasez ederztatzen zuen, eta gero bere zegokan ohorearekin, deus galdu gabe gelditzen zen (Aurelius Victor, De vitis Imperato.).

Hala errege Antigonok ere, ediren baitzen egun batez hartzaz gaizki mintzo ziren konpainia batetan, erran zerauen: Longius discedite, ne vos rex audiat (Senec. li. 2 De ira, cap. 22). "Zoazte urrunago, erregek adi etzaitzaten". Beraren kontra mintzo ziren, eta berak aparta zitezila erran zerauen; eta handik bera laudoriorekin, eta bertzeak ahalketuak gelditu ziren. Jakinez gero, enzunez gero, eta entzunari jabeturik, bere gainera hartuz gero, gaitz da koleratu gabe, mendekatzera enseiatu gabe,