Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/31

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<31>

kartagotarrekikoa baino gerla perilosagoa, bere artean sorthuko zeiela. Eta hala gerthatu zen. Zeren Szipionen konseilua utzirik, hartu zuten Katonena, desegin zuten Kartagoko hiria, jarri ziren bere ustez bakean. Baina Szipionek erran zerauen bezala, fite berak, eta Erromako hiria ere, beheititu eta erori ziren.

Egia haur ezaguturik, Perikles famatu hark mantenatzen zuen bethiere, bere herritik kanpoan, zenbait gerla (Plutar. in Pericle.). Eta urtheoro igortzen zituen untziak, jendez betherik, gerla hartara. Eta hetan bulkhatzen zituen ediren ahal zitzan alfer guztiak. Eta gero bizitzen zen bake handi batetan. Zeren nola herri guztietan ohi baita komunzki zenbait alfer eta jende galdu, eta hek anhitz kalte eta nahasteka egiten baitute, ontasun handia heldu zaika herriari halako heken khentzeaz. Nola lurrari ere heldu baitzaika probetxu jorratzeaz eta belhar gaixtoen atheratzeaz.

19 Korintioak hain zeizten aiher alferrei, ezen ikhusten zutenean gizon bat bizitzen zela errentarik gabe, ofiziorik gabe eta trabailatu ere gabe, berehala, bertze frogantzarik gabe, bizia edekitzen baitzioten, zeren erraiten zuten ezen, presuna alfer ofiziorik eta errentarik etzuenak, ohoinkeriaz, enganamenduz edo zenbait arte gaixtoz usatu behar