Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/301

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<301>

umeak ere faltatsu: hartzarenak, tronko bat bezala, eta orarenak itsu sortzen baitira.

Laudatzen da Arkita Tarentino hura, zeren bere burua koleratua ezaguturik, erran baitzioen bere lagun bati: Cederem te nisi irascerer (Lact. De ira, cap. 18). Zeha intzaket, baldin haserre ezpainintz. Erran bailio bezala: "Esker emok ene koleran egonari, zeren bertzela, hartuko ituen egun heureak". Laudatzen da, halaber, Platon famatu hura, zeren bere adiskide bati, zeha arazi baitzeraukan bere muthila, beldurrez berak bere koleran barrenegi sar zitzan eskuak.

201 Ikhusazu nola filosofo hek, gizon zuhur adimendutsu hek, begiratzen ziren bere haserreduretan: beldurtasun handi batekin gobernatzen ziren bere koleretan. Zeren baitziakiten ezen gizon koleratua, erho baten pare zela, etzegoela bere baithan. Halatan dio San Basiliok: Momentanea quaedam insania est ira (Basil. Hom. de ira). Erhokeria labur bat dela hira, kolera. Eta uste zuen Platonek ere ezen gizon haserrearen, eta adimendutik jauziaren erhokeriak, etzuela bertze diferentziarik, batak gutiago eta bertzeak gehiago irautea baizen. Zeren haserretuari, fitetzago iragaiten baitzaika bere haserretasuna, erho erhoari bere erhotasuna baino. Baina gainerakoan, bata haserre eta bertzea erho diren bitartean, hain ongi lot, uzkal eta amarra ahal dezakete bata nola bertzea. Zeren orduan biak baitira berdin, biak baitira erho.