Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/300

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<300>

edirenen duzu, ondoan, gaizki egina dela”. Eta badio Senekak ere: Finis irae initium est paenitentiae (Senec. in Pr.). “Hiraren eta koleraren fina eta akhabatzea da, urrikimenduaren hastea”.

200 Herodes, izen hunetako lehenbiziko errege jentil hark, hil zuen Mariamnes bere emaztea koleran, jelosiaz, goganbehar batez, eta hain arinki, laburki eta lehiatuki, non munduak jakin zueneko, egin baitzen kolpea (Ioseph., li. antiquit. Iudaicarum, cap. 9). Baina gero kolera hotzturik eta hobeki informaturik, jakin zuenean egia, eta izan segurantza hoben gabe hil zuela, hain dolutu eta atsekabeztatu zen, eta ethorri zoratzeko pontura, non gero bere etxeko zokho guztietan, bere izenaz deitzen zuela, bere emaztearen bilha oihuz baitzebilan: hartan bere leheneko erhokeriaren gainera bertze bat, are handiagoa, egiten zuela.

Koleran zarenean egiten duzu anhitz erhokeria, eta gero kolera hura joan zaitzunean, ethortzen zaitzu erhokeria heken urrikia, eta egin ezpazinitu nahia.

Eta are, lehen bertzeren kontra haserretzen zinena orduan ―Senekak dioen bezala― zeure buruaren kontra haserretzen zara: Iratus, cum irasci desierit, tunc irascitur sibi (Senec. in Proverb.).

Haserrearen obrak eztira behin ere konplituak, bethi dira zerbaiten eskas, hartzaren eta oraren umeak diren bezala. Zeren amak diren koleratsu, halatan dira