Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/296

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<296>

hitz eske nabilala. Baina, baldin baten bia bihur badiatzot, egin zaitan baino gogorkiago mintza banakio, erranen dute gizona naizela, ohoreaz prezatzen naizela, eta balentki egin dudala. Sinhesten dut zenbaitek hala erranen duela. Baina halakoa eta halakoak izanen dira giristino gaixtoak, Jainkoaz baino munduaz kontu gehiago hari direnak.

Eta munduko kontua ere eztute halakoek ongi atheratzen. Zeren mundukotzat ere, guztia ongi pensatzera, ohoreago da etsaiari ongi egitea, gaizki egitea baino; ez ihardestea, ihardestea baino. Zeren ez ihardesteaz, kasurik ez egiteaz, emaiten duzu aditzera eztuzula hobenik, baina etsaia mintzo dela gaizki eta gaixtoki. Hala dio San Krisostomok: Quare, enim, dives, si pauper appelletur ridet? Quum id falsum novit. Item, si nos iniurias ridebimus, magnum erit argumentum quod falso reprehendimur (Chrys. Ho. 48, tom. 3). Zergatik uste duzu ezen aberatsak egiten duela irri probe eta errumes deitzen dutenean? Zeren klar baita eztela hala, eztela errumes. Hala bada, zuk ere etsaiaren erranei irri egiteaz edo ez deus ihardesteaz, emaiten duzu aditzera eztakiela zer mintzo den, egiatik athean dabilala.

198 Eta are gehiago, San Krisostomok berak dioen bezala: Nihil sic confusionem facit gerenti mala, sicut fortis tolerantia patientis, neque in verbis