Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/295

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<295>

eta present igortzera aitzintzen bazara. Hark etsaiari bihotza hautsten eta arrobatzen dio, hark begia arraitzen dio, hark inprentzuaz bezala bere mendekatzeko gogoa bertze aldera itzultzen dio.

Eta baldin faltak zureak badira, hobenduri zerori bazara, orduan zu zara obligatu aitzintzera eta hitz eske jarraikitzera. Eta faltak bertzerenak badira ere, ongi eginen duzu, eta jende prestuen eta deboten artean ongi aiphatua izanen zara, heken alderakotzat ohore izanen duzu, eta zeure arimakotzat merezimendu, aitzintzeaz, zerbait desenkusa bilhaturik edo ahantz iduri eginik, gaitzondorik erakutsi gabe lehen bezala minzatzeaz eta etsaiagana joaiteaz. Handik gibelatzen eta iraungitzen dira etsaitasunak. Baina "hi handi, ni handi" hisikaturik egoiteak, handirasunetan ibiltzeak, amorerik ez emaiteak, gibelatzen du nehork egin nahi duen ontasuna, hersten eta trabatzen adiskidetzeko bidea.


§ 3


197 Orai hunen gainean erranen duzu. Baldin ihardetsi gabe utzten badut, ordainaren bihurtzera enseiatzen ezpanaiz edo neror agur egitera aitzintzen banaiz, erranen dute eztheus bat naizela, beldur naizela, egiak erran zaizkidala eta, halatan, neure buruaz fida izan gabez,