Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/291

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<291>

Eta badio Jondone Paulok ere: Date locum irae (Roma. 12) . “Demogula lekhu, demogula amore hirari”. Erran nahi du begira gaitezila presuna haserrekorretarik eta haserretzeko okhasinoetarik, hauzitan sartzetik, liskartzetik eta behaztopa guztietarik. Zeren behin behaztopatuz gero, zaldia bezala laur-oinka, aldapa behera, koleran abiatuz gero, gaitz da baratzea, gaitz da aitzina iragan gabe, gaitzerizkoan sarthu gabe gelditzea. Beraz, hunelatan, dirakien eltzeari bere irakinaren gelditzeko emaiten zaikan erremedioa, emozu zuk ere zeure buruari, zeure mendekatzeko desira desordenatuaren eta haserretasuneko irakinaren hotzteko. Sutik gibela, okhasinoetarik aparta, etsaietarik ihes egin.


§ 1


194 Bigarren erremedioa eltzeari bere irakinaren geldiarazitzeko, da egurren edetea, sukhaien gutitzea. Hala da, bada, koleraren eta haserreduraren irakinaren hotzteko eta ematzeko erremedioa hitz gaixtoen eskusatzea, gogorki eta torpeki dagotzunari emeki egoitea, ixilik utztea. Zeren nola sua egurren berretzeaz berretzen eta handitzen baita, eta edekitzeaz gutitzen eta ttipitzen: hala kolera eta haserretua ere alde batetik eta bertzetik hitz gaixtoen eta gogorren erraiteaz, handitzen eta pitzten da, eta ez ihardesteaz ttipitzen eta iraungitzen. Zuri zeure etsaiak bere koleran anhitz gauza erraiten deratzu: