Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/277

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<277>

du, eta ez bekhatorea. Eta hartan egiten du midiku batek edo barber batek eriarekin egiten duena. Barberak penatzen du, ebakitzen du, odol husten du, etsai bat bezala erabiltzen du. Ordea, zeren hura guztia eritasunaren kontra egiten baitu, eta ez eriaren; ez intenzione gaixtoz, baina amorioz eta sendatzeko kontuan, halatan hark egiten duen guztia estimatzen da, eta hartzen parte onera. Hala behar dira, bada, halaber, arrazoinaren arauaz, intenzione onarekin, falten erremediatzeko eta bekhatuen eritasunetik sendatzeko borondatearekin egiten diren liskarrak, ahakarrak, mehatxuak eta eranzuteak ere estimatu, eta parte onera hartu.


§ 2


186 Ordea, begira beu batbederak, bekhatuen kontra haserretzen denean, sobera haserretzetik, amorioz eta borondate onez egin behar duena, koleraz eta mendekuz egitetik. Zeren aita-amek, predikariek, nabusiek, eta bertzeren eskolatzeko eta gobernatzeko kargu dutenek, eztute kargu hartan halako moldez kexatu eta irakitu behar, non gainez egin dezaten, eta amorioa desamorio