Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/255

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<255>

hautsi baitu. Baina areago egin liazaio, baldin errege berari bere presunan eman baliazo. Hala da, bada, gezurrez juramentu egitea: hartan Jainkoa bera bere presunan ukitzen da. Zeren Jainkoa izendatuki, gezurraren aithor eta lekhuko ekhartzen baita, zein baita bekhatu handia eta itsusia.

Beraz, hunelatan, juramentu egiten duzunean, lehenbiziko gauza behar duzu egin, ez gezurrez, eta ez dudan ere, baina ustez bedere egiaz, eta egiaren gainean.

171 Bigarrena, egiaz eta egiaren gainean ere, ezta, ez, berehala banoan, premia gabe eta aitzin-gibel behatu gabe egin behar juramentua. Usatu behar da juramentuaz, purgaz bezala. Purga ezinbertzez, eri zarenean, premia duzunean hartzen duzu: eta orduan ere ahalik eta gutiena, eta berantena; eta baldin gabe iragan albazindezi, ez luke hark bere parerik, are hura hobeago. Hala egin behar da, bada, juramentua ere, ezinbertzez, premiaz, zeure ohoreaz dihoatzunean, eta justiziak hartara zuzentki behartzen eta errekeritzen zaituenean. Zeren bertzela, baldin ez eta bai asko den lekhuan, egiten baduzu juramentu, egiaren gainean izanagatik ere, bekhatu benial bedere eginen duzu. Ezta edireiten egin zuela