Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/254

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<254>


§ 1


170 Juramentuak ongi, zuzentki eta behar den bidean egina izaiteko, behar ditu hirur gauza, hirur lagun eta sostengu: egia, premia eta zuzena. Hala erraiten du Jeremias profetak: Iurabis “vivit Dominus”, in veritate et in iudicio et iustitia (Ierem. 4). Lehenbizikorik, juramentua behar da egin egiaz, eta segurki egiaz, eta ez dudan. Zeren bertzela egiten den juramentua, den gauzarik eztheusenaren gainean izanagatik ere, bekhatu mortal izanen da.

Gezurrez juramentu baten egitea, munduak hala ezpadaduka ere, bekhatu handiagoa da, lagunaren onaren ebastea baino, eta bai edozein emazterekin parte izaitea baino ere, zeren juramentuak Jainkoa bera bere presunan utkitzen du, baina bertze bekhatu hauk eztiote hain arras emaiten, etzaitza hala hurbiltzen. Iben baleza errege batek legea, eztioela nehork ere, biziaren penan, nehori behar-ondokorik emanen, eta guztiarekin ere, gertha balekio zenbaiti, emaitera zenbaiti, halakoak bide gabe egin liazaio erregeri. Zeren haren lege eta manamendu