<248>
bigarrena, seme bat baitzuen, harendako; eta hirurgarrena, arimakari, mezatan enplegatzeko. Eta gero, handik fite, aztore hetarik bata joan baitzen airaturik, eta ez gehiago bihurtu, erran zuen semeak joan zen aztore hura zela haren aitak arimakari utzi zuena. Etzuen erran berarentzat utzi zuena zela. Etzaitezila zeure ondokoaren esperantzan eta hark eginen duen deskarguan fida. Zeren baldin zerorrek bizi zarela zeure arimaz orai konturik egiten ezpaduzu, eta zeurk egin duzun falta, zeurk erremediatzen ezpaduzu, eztezazula pensa, eztakizula iduri, gero zure ondotik zure ondokoak, zuk zerorrek baino hobeki eginen duela.
Guztiok nahi dugu salbatu, guztiok nahi dugu joan parabisura, eta guztiok dugu esperantza. Baina esperantza banoa, alferra eta iduriz probetxu gutitakoa du, deskarguak egiteko dituelarik, eta berak egin ahal ditzakeielarik, egin gabe ondokoetara utzten dituenak.
Bat dugunean, bia nahi ditugu; bia ditugunean, hirur. Ongi edo gaizki, zuzen edo makhur, plazer zaiku hartzea eta berretzea, baina gaitz eta gaitzi gutitzea eta bihurtzea: hartan min hartzen da.
Bada, min hartuko bada ere, bihurtu behar da, satisfatu behar da. Eta hobe da batekin zoazin parabisura, hamarrekin ifernura baino.