Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/215

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<215>


Ur guztiak ilkitzen dira itsasotik. Ordea, guztiarekin ere, ur hetarik batzuk dira gazi, eta bertzeak geza; batzuk gogor, bertzeak bera. Eta arrazoina. Zeren nolako baita lurra zeinetarik iragaiten baita ura, halako gerthatzen baita ura ere. Urak lurraren gozoa eta zaphorea hartzen du. Ura, lurrak ontzen edo gaixtatzen du. Hala bada, heriotzea ere, nola bizitzetik iragaiten baita, bizitzeak ontzen edo gaixtatzen du. Nolako baita ehaiten den ehuna eta oihala, halako izanen da oihalaren albenia eta bazterra ere. Beraz, hunelatan, nolako baita bizitzea, halako izanen da, halaber, bizitzearen bazterra eta akhabatzea ere, zein baita heriotzea. Ongi bizi, ongi hil; gaizki bizi, gaizki hil.


§ 5


144 Gertha diteke Jainkoaren zenbait sekeretuz eta ordenamendu estaliz, ongi eta prestuki bizi izatu dena gaizki hiltzera, azkenean behaztopatzera eta galtzera; untzi anarteraino ongi ibilirik, portuan sartzean galtzen dena bezala. Nola, halaber, bere mendean gaizki bizi izatu dena, azken finean erremedia baititeke, ohoin ona egin zen bezala. Baina hunelakorik orainokoan gutitan gerthatu da, eta benturaz ez sekulan gehiago eginen. Komunzki ongi bizitzen