Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/163

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<163>

geure eskuko. Eta nahi du probetxa gakitzan, obra onetan enplega dezagun, eta hala enplegaturik ere, eskatuko zaiku kontu, baldin meza enzun badugu, ea ongi eta hartan pensatzen dugula enzun dugunz. Baldin barurtu bagara, orazinotan egon bagara, probeari erremusina eman badiogu (hauk obra onak baitira), hautzaz guztioz eskatuko zaiku kontu, ea edergailu, munduagatik, ala Jainkoagatik eta intenzione onez, banaloriarik gabe egin ditugunz. Hala erraiten du profeta Dabitek, Jainkoaren partez mintzo dela: Cum accepero tempus, ego iustitias iudicabo (Psal. 74). Denbora neuregana dezadanean, heriotzeko orenean, hain herstuki eskatuko naiz kontu, non obra onak ere, ea ongi, justuki eta behar bezala eginak direnz examinatuko eta julgatuko baititut. Obra onak ere baldin ongi eta intenzione onez eginak ezpadira, gaixtotzat emanik kondenatukoitu Jainkoak.


§ 3


110 Baldin presenteko denbora haur, orai eskuen artean duguna, enplegatzen ezpadugu ongi, peril da edeki dakigun ethorkizunekoa. Eta, alabaina, haur da gure erhokeria edo itsutasuna, uste baitugu geure lehenekoa gaizki enplegatu guztiarekin ere, aitzinerat ere orobat emanen zaikula