Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/133

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<133>

Jauna baithan fidatzen direnak, Siongo oihana eta mendia bezala izanen dira: hura bezain fermo, fintko, segur eta bortitz.

Beraz, hunelatan, anhitz balio du esperantzak, indar handia du fidantziak; hain handia ezen, baitirudi asko izanen dela fidantzia hura bera, batbederaren, egitekotan denean, eta guztiz ere bere azken finean, gaixtoago bada ere, salbatzeko eta bide onean ibentzeko. Ez horrelakorik. Hala iduriagatik, ezta hala, ezta fidantzia bera asko izanen. Zeren egia da, anhitz balio du fidantziak, indar handia du esperantzak. Ordea, aditzen dela neurriz, soberania gabe. Zeren soberania guztiak dira gaixto, hunen ondoko kapituluan ageriko den bezala.


Jainkoaren miserikordian fidaturik eztela penitenzia egitea geroko utzi behar


Kap. XI


88 Erraiten du San Agustinek, Jainkoaren miserikordian sobera fidatzen direnez mintzo dela, erraiten dutela halakoek: "Miserikordios da Jainkoa, bihotzbera, amorioz eta ontasunez bethea; beraz, eztugu zer lehiaturik obra onen egitera. Zeren berdin ezta deusen perilik,