Osasun-sektoreak garrantzia handia du gizartearen bizi-kalitaterako eta baita bere disziplina-arteko izaeragatik. Egunero, milaka dokumentu mediko sortzen dira osasun sisteman (ospitaleak, osasun-zentroak), eta testuen analisi automatikorako tresnek aurrerapen handia ekar dezakete, testu horietan dagoen ezagutza prozesatuz.
Proiektuak lan hauek egiteko tresna-multzo zabala eta eraginkorra sortuko du, eginkizun hauetarako:
- Testu medikoen analisi morfologiko, sintaktiko eta semantikoa
- CIE-10 kodeketaren bidezko esleipena txosten medikuei