Informazioaren Erauzketa eta Berreskurapena

BigKnowledge for Text Mining.

BigKnowledge proiektuak ingeles, gaztelania, katalan, euskara eta galizierazko testuak prozesatzeko ikasketa sakonean oinarritutako sistemak garatu eta ebaluatuko ditu, Big Data prozesatzeko teknikak erabiliz. Hauek dira proiektuaren helburu nagusiak: - Transferitzia bidezko ikasketa teknikak garatzea, errepresentazio jarraitu eleaniztunen bidez ezagumendua hizkuntza batetik bestera pasatzkeo, edo domeinu batetik bestera pasatzeko. - Tamaina handiko ezagutza-base eleaniztunak eta neurona-sare sakonak aprobetxatzea elkar aberastu eta hobetzeko.

Openminted: Sharing IXA pipes in the OpenMinTeD platform.

IXA pipes tresnak (http://ixa2.si.ehu.es/ixa-pipes/) Lengoaia Naturalaren Prozesamendurako tresna multzoa da, hainbat hizkuntzatan prozesaketa linguistiko oinarrizkoa burutzen duena. Proiektu honetan, IXA pipes tresnak OpenMinted plataforman integratuko dira (http://openminted.eu). OpenMinted plataforma irekia da, hainbat hizkuntzaren prozesaketarako atari bateratua eskaintzeko sortua dena. Horretarako, tresnak plataforma amankomunean integratzen dira.

Pages

Subscribe to RSS - Informazioaren Erauzketa eta Berreskurapena