Berbatek_bikoizketa

Deskribapen laburra: 
Dokumentalen azpitituluen itzulpen automatikoa
Egileak (ixakideak ez direnak): 
Igor Leturia, Arantza del Pozo, Eva Navas,...(Berbatek proiektua)
Esteka (demoa): 
Esteka (beste batzuk): 
Harremanetarako: 
gorka.labaka[at/abildua]ehu.es
Deskribapena: 
Filmak automatikoki bikoiztea erronka zaila da oraingoz (ahots asko, hizkera kolokiala, abiadura ezberdinak...), baina dokumental-mota batzuekin (hizlari bakarra, off-eko ahotsa, ezpainekin koordinazioa ez da beharrezkoa edo garrantzitsua...) ongi funtzionatzen duen demo bat egin dugu. Gaztelaniaz dagoen dokumental bat eta han esaten denaren transkripzio bat emanik (transkripzio hori nahi bada automatikoki lor daiteke, merkatuan egon bai baitaude diktaketa-programak gaztelaniarako), Vicomtech-IK4ren denbora-lerrokatzearen teknologiaren bidez azpititulu-fitxategi bat lortzen da (transkripzioa, baina esaldi bakoitzaren hasierako eta bukaerako uneekin). Gero, IXA Taldearen Matxin itzultzaile automatikoak euskarara itzultzen ditu azpitituluok, eta Aholab-en testu-ahots bihurketa-teknologiak euskarazko ahots sinkronizatua sortzen du. Demo hori arrakastaz aplikatu zaie Elhuyarrek egiten duen Teknopolis saioko hizlari bakarreko atalei.
Funtzionalitatea: 
Gaztelaniaz dagoen dokumental bat eta han esaten denaren transkripzio bat emanda, Vicomtech-IK4ren denbora-lerrokatzearen teknologiaren bidez azpititulu-fitxategi bat lortzen da . Gero, IXA Taldearen Matxin itzultzaile automatikoak euskarara itzultzen ditu azpitituluok, eta Aholab-en testu-ahots bihurketa-teknologiak euskarazko ahots sinkronizatua sortzen du. Demo hori arrakastaz aplikatu zaie Elhuyarrek egiten duen Teknopolis saioko hizlari bakarreko atalei.
HiTZen bistaratu: 
Ixan bisataratu: 
Ixan bisataratu