Orrialde:Tartas 1666.djvu/86
<85>
orhitzen eztiren jendiak oro, galdiak, eta damnatiak direla.
San Augustin jauna da ene bermia, eta ene autora renkontru hontan, erraiten dialarik ene alde, eta ene faboretan, Vix potest bene mori, qui male vixerit, & vix potest male mori, qui bene vixerit, nekez, eta borxaz gaixki hiltzen ahal da, onsa bizi izan dena, hala nola, nekez, eta borxaz onsa hiltzen ahal da, gaixki bizi izan dena.
Eta nola kasi inposible baita, nehor onsa bizi ahal dadin, herioaz orhitu gabe, hargati diot, mirakuluz kanpoan, inposible dela nehor onsa hil dadin herioaz orhitu gabe, eta herioaz orhitzen dena gaixki hil dadin.
Gure jaunak orano egun batez itsu sortuzen bat argitu zian, eman bere bista, bere ikhustia. Eskritura saindiak dio, Ebanjelioan ageri den bezala, Expuit in terram, & fecit lutum ex sputo, & liniuit lutum super oculos eius: thu egin ziala lurrari, eta thu hartzaz lohi bat eginik lurrian, itsu haren begiak, lohi hartzaz busti, eta urintatu zutiala, eta gisa hartan itsua argitu, bista, eta ikhustia hari eman.
Zer faizoin, eta zeremonia dira hok? gure jaunak etziana aski botere itsu haren argitzeko lurrari thurik egin gabe, bai, bazian aski botere, zelia, lurra, laure elementiak, hitz bakoiz batez egin ditu, Dixit et facta sunt, ipse mandauit & creata sunt, erran du, eta egin ziren, manatu du, eta kreatu ziren baina okasione hontan, gure jaunak thuz eta lurrez egin du lohi bat, orhe bat, lohi eta orhe hartzaz, itsu haren begiak sendotu, eta argitu, erakusteko hari, nontik jalkiten zen, norat itzuli behar zian,