Orrialde:Tartas 1666.djvu/83

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<82>

baina bai egon iratzarri, zoin aldetik jinen den egunaz, edo gauaz, haren atakatzera.

Bada neure adeskidia, herioa baita gure etsaia, eta jaunaren mezia, eta haren mandataria, arrazoin ukhenen du zuri, eta niri, erraiteko, jin dadian, ezpagite egon presto grazian haren aiduru eta beha: Inimigos tienes, y dormés, etsaia oren oroz bortan dugu, gure etxian dugu, giten egon prest, grazian, nahi ezpadugu ikhusi gure arimen hilzia, galzia, eta ruinamendu totala.

Aesopus, filosofa eder, eta maitragarri hark dio, zikada deitatzen den hegaztin, eta xori kantazale hark, udan bere denbora oro, kantuz, eta alagaranziaz, enplegatzen diala, eta inihurria baita, animale xipi bat, eta zuhur bat, bere uda oro enplegatzen diala, tribailluz, eta penaz probisione egiten, eta bazka biltzen, bere negiaren onsa igaraiteko, gosiaren kontre, eta gero negia heldu denian, zikala elgerra gosiak hiltzen diala, udan negiaren igaraiteko bere bazkaren biltu faltaz. Baina gauza kontria helzen dela inhurriari, nola hark udan zuhurki, eta ordu honez bere bazka, eta probisionia egiten baitu, bere negian, alegeraki enplegatzen diala, zikada negian gosiak hiltzen, inhurria negian asiak, eta bonaxerak, entertenitzen, eta alegeratzen.

Hala dio filosofac bere fablian, Cicadae olim aestate assiduis canti lenis indulgebant, formicae vero laboribus, fructibusque colligendis studebant, hieme adueniente, çicadae fame perierunt, formicae vero, ex ijs, quae collegerant vescebantur.

Neure adiskidia, hala izanen da arima honez,