Orrialde:Tartas 1666.djvu/64
<63>
arrogatu marxanta, bideianta, pasanta ata mesajera, zer uste duzu egiten diala, bolurrak gordatzen da oianean edo bertze lekhu sekretu batetan, bide handiaren aldian, eta noiz ere marxanta, eta bideianta heldu baitira, bolurra egertzen da armak eskuan, haien aitzinera, eta pistoleta bandaturik, eta daga punta, zunzurrera ezarririk, dio marxantari, dugun molsa edo bizia, dugun urrea zilharra, dirua, eta hazienda, ordian marxant miserabliak, bere onak galtzen ditu, eta hanitz orduz bere bizia, eta bere onak, jakin faltaz bolurra bide hartan gorderik zagoela manera hartan, bai aita familiazkoa, bai marxant pasanta galdurik, eta arrogaturik, gertatzen dira, baita iratzarririk gauaz egon ohoiñaren aidura, eta beha, eta bertzia, jakin faltaz, zein lekhutan, bolurra bide handian, beha, aiduru, eta goaita zagoen, eta bide hura utzirik bertze bide on baten eduki faltaz.
Bere gisan, eta maneran egiten du bere jokoa, eta bere kolpia herioak, ezta halako ohoiñik, ez eta bolurrik nola baita herioa, noiz ere baitzira bekhatiaren ilhunpian, Jenkoaren argia galdurik, baita haren grazia, gau hartan zunzurretik lothurik, zure lorik hobenian, larrutzen zitu hiltzen zitu, eta bizia edekirik, zure haragia, eta larria, ohoiñ hark dohaiñ, ezdeusian, saltzen du lurrari, eta zure arima gaixoa deabruari, iratzarriri grazian, egon faltaz.
Bolur hark bide handian, egu argiz, erran nahi dut zure osagarriaren hobenian, zure adiñaren hobenian, zure plazeren erdian, goitatzen zitu eta nahi bazira, eta ez zure bizia, eta zure onak oro