Orrialde:Tartas 1666.djvu/61

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<60>

gutiz aski du.

Segur da gure jaunak bere Apostolier Misterio handirik bere Espiritu saindiaz erakhutsi eta rebelatu ziala, zeren bere ministre bezala haietzaz zerbitzatu nahi baitzen, bere lege sakratiaren, eta Ebanjelio saindiaren mundu orotan barraiatzeko, eta bere hitz benedikatiaren aziaren lur orotan ereiteko mania ere eman zian eta boteria orori, Ministerio, Ofizio, eta funkzione sakratu haren egiteko, obratzeko, eta exerzatzeko, noiz ere bere aho sakratiaz erran betzeraien, Predicate Euangelium omni creaturæ, predika ezazie ene Ebanjelioa, eta ene Erresuma, kreatura orori, baiña segur nitz batere etzela haiñ barna penetratu jaunaren sekretietan, nola Joandone Joanes Ebanjelista, Eskriturak ere badio: Recubuit in cœna supra pectus eius, hic est discipilus, quem Dominus valdé diligebat, bere buria pausatu ziala jaunaren altzoan, eta haren bularretan golkoan, eta hura zela dizipulua, zoin jaunak handiski maite baitzian.

Behar da sinhetsi altzo xahu, eta bulhar golko delikatu hartan, dizipulu maite hark ikhasi, eta ikhusi ziala gauza ederrik, eta miragarririk, segur nitz halaber han berian jaunaren dizipulu diñe hark ikhasi eta ikhusi zutiala guri orori, bidi hontzaz, jaunaren partez erakhusi dutian hitz saindiak, erran dudan lekhuan Nisi vigilaueris, veniam ad te tamquam fur, ezpazite egon iratzarririk, jinen nuzu zugana ohoin bat bezala.

Labur laburra Apostolu saindu hunek egiten du menzione gure biziaz, eta gure hiltziaz, nola bizi behar dugun abertitzen gitu, eta gaizki hillen