<61>
girela mehatxatzen haren eskola, eta haren doktrina saindia mesperexa badezagu, biziaz dio, Si non vigilaueris, ezpazira egoiten bijilanzian, eta sentinelan, ezpadezazu begira, eta goarda onsa zure arima grazian, ezpazite trabailla onsa Jenkoaren baratzian, eta minatzian, haren manu saindiak, eta haren Eliza saindiarenak debotki, eta relijioski obserba, etsaia, baita bekhatia, utzi badezazu sartzera zure Arimaren gaztelian, eta zure Arimaren kanberan, Veniam ad te tamquam fur, jinen nuzu zure edireitera ohoiñ anzo, ohoiñ bat bezala, noiz ere izanen baitzira barnago bekhatian sarturik, ordu hartan bat batian ez uztian, zuk ustegaberik, jinen nitz gauaz, surprenituko zirut, atrapatuko zitut zure bekhatiaren loan, eta lohian, eta berehala hillen zitut, ezarriko dut, eta ehortziko dut zure gorpitza lurpian eta zure Arima ifernu zolan badea deus, biziaz, edo hiltziaz haiñ ederrik, edo garbirik, nola teologo dibino hunen errana egia bada, den bezala, enzunik, eta behaturik, haren erranei bai biziaz, bai hiltziaz, giten, othoi, onsa bizi Jenkoarekila batian haren grazia saindian, afiñ eta ohoiñ tronpur hura, herioa jin dadinian, edo egunaz edo gauaz gure kontre, guk hura tronpa dezagun eta, ez hark, gu.
Laur Ebanjelista saindiak arkordu hon batetan dira, guri erakasteko herioa ohoiñ bat dela, eztela hari zer fida, tronpur bat dela, nor izanen da persona haiñ sinplia eta haiñ elgerra, non dakielarik etsaia bortan diala, eztadin egon iratzarririk, armak eskuan, bere ohoiñaren, eta bere etsaiaren bere etxetik, eta bere bortatik akazatzeko, eta hantik