Orrialde:Tartas 1666.djvu/34

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<33>

oihu, heiagora zuk eta nik egiñen dugun, dugun Apheza! dugun Fraidia! dugun Konfesione! dugun Sagramendia! dugun espazio! dugun termiño penitenzia egiteko baiña miserabliak, eta galdiak gu, beldur nuzu eztugun ukhenen Aphezik, Fraiderik, Konfesionerik, Sagramendurik, Espaziorik, Termaiñorik ezten izanen penitenzia egiterik, ez lekhurik, eta herioa zunzurretik lothurik, deboilla gitzan, eta lahardeka Jesus erran gabe, herioaz orhitu faltaz, eta gorpitzak eriden bezaiñ fite bere ohia ilherrian, arima gaixoak, ediren dezan bere sepultura ifernuan jenko miserikordiosa, othoi hantik begira gitzazu.


Onsa hiltzeko bidiaren bigarren kapitulia


Kapitulu huntan frogatzen da Eskritura saindiaz, lege zaharraz, onsa hiltzeko bidia, dela hiltziaz orrohoitzea.


Espiritu Saindiak emaiten du manu, eta konseillu on bat mundu orori Salamon zuhurraren ahotik, erran dianian, Memorare nouissima tua, & in æternum non peccabis! orhit zite