<32>
baizi fedia solamente estuzu, beldurrik zure fedia ere fede hilla duzu hanbateki diabrua baiño sordeix zerela ukha dirozu.
Hargatik Espiritu Saindiak erraiten du, Vtinam aut calidus esses, aut frigidus, nunc autem quia tepidus es, incipiam te euomere ex ore meo.
Nahi nuke bero izan zine nit Kristino ona bezala, edo hotz paganoa bezala, baiña zeren ephel baitzira, ez hotz, ez bero, ez pagaño, ez Kristino, neure ezaguzetik, zein baita emaiten aditzera ahoaz, hasiko nuzu zure egoixtera eta akatzera.
Bekhatoria bertze kapitulia hasi gabe konklusione huntan othoisten zitat etziren pagano edo sorzeix, etziren deabru edo sordeix, ene bidian sar zite, orhit zite hilziaz Memento mori.
Neure adiskidia beldur niza zuri eta niri gertha dakigun Faraon Erregeari bezala hark Moiseren, eta Jenkoaren populiaren kontra zuela Moisek eta haren jendeek itsaso gorria bi partetara erdiraturik haier pasaje emaiteko, itsasoa iragan zuten oiñak busti gabe Faraon aldiz bere jende ororekin itsasoaren erdian itho, edo hondatu, ikusi zuenean Faraonek itsasoaren erdira zenian itsasoko ura elkharganat juntatzen zela oihu eta heiagora egin zian, Fugiamus Israelem, Dominus enim pugnat pro illis contra nos. Goazen, ihesi gibelerat, Jenkoa gure kontra da, bena berandia zen, zeren urak elkhargana bildurik, Faraon, eta haren jendiak oro erran den bezala galdu, eta peritu ziren, hala dio eskriturak. Fugientibus illis, sed accurrerunt aquæ, & inuoluit eos Dominus in medijs luctibus.
Hala, hala, bekhatoria herioaren orena heldu denian,