Orrialde:Tartas 1666.djvu/31
<30>
amplecti quod relinquit.
Psalmista Roialak ere hori bera erraiten zian, jauna zure etsaiek bethi hastio zutie, eta haiek zure kontra duten malizia, bethi gora doa, hau da deabruen obstinazionearen lehen kausa.
Superbia eorum, qui te oderunt ascendit semper
Segond kausa da, gure Jenkoak haien konbersioneari bere graziaz egiten dian ukhoa, eta errefus justua, zeren baita justu, konforme, eta eman Jenkoaren dekreto eternalari, Aingeru gaixtoak, eta arima gaixtoak behin damnatuz geroz, Jenkoak haier elezan eman graziarik, itzulzeko penitenziara, eta konbertiturik salbatzeko, hau da segond kausa.
Heren kausa da, zeren justo baita, eta gure Jenkoak justuki jujatu baitu, Aingeruen faltak eta bekhatiak, elitian barkha ez erremeti, faltetan eta kulpan, eroriz geroz, baiñan liren jagoitikotz irremisible, eta irreparable, hala nola, justu baita gizonen faltak, eta bekhatiak elitian barkha, ez remeti, hilez geroz, hala dio San Damaszenek, Hoc est hominibus mors, quod est Angelis casus, seu lapsus.
Bekhatien barhamendiaren respektus Aingeruen faltak, eroriz geroz, eta gizonarenak hilez geroz, orobat dira, bardin dira, erraiten balu bezala hala nola gizonak hilez geroz bere bekhatien barkhamendurik ezin baituke, hala, hala, Aingeruak ere eroriz geroz eztuke barkhamendurik, hau da demonioaren obstinazioniaren heren kausa.
Halatan segur da, bekhatoria zu eta ni, eta gu