<29>
Legia irakhurtzen dugula, eta ez begiratzen. Legimus legem, & non facimus eam.
Eta lekhu berean aphalago, Quid gloriaris in lege, per prævaricationem? legis Deum in honoras, nomen enim Dei per vos blasphematur inter gentes?
Traidoria, eta malhurusa, legiaren haustian zergatik urguillian eta banitatian sartzen zira legiaren Jenkoa desohoratzen duzu eta Jenkoaren izena zietzaz jentilen artian blasfematurik gertatzen duzu, minzo zen bertze orduz Apostolia, Kristiño gaixtoer, eta egun, zuri eta niri, bekhatoria.
Konklusionia eman ezazu Jenkoaren kontre bekhatian bizi gireno pagano girela, eta pagano beno sordeix edo gaixtoago girela, zeren hark eztaki zer hari den, eta zuk bai, hark ohoinkeria, debekhu dela, estaki, guk bai, hark estaki heriotzia, bekhatu dela, guk bai, eta iñoranziak hura baitu desenkhusatzen eta gu jakitiak kondemnatzen.
Haboro diot demonio girela, eta sordex, obra onak utzirik, bekhatian bizi gireno.
Demonioak dian malhurrik handiena grazia galdurik, ifernura eroriz geroz, da josirik, itzaturik, eta obstinaturik baitago bere malizian, eta gaixtakherian, halako moldez non ezpaita posible, diberti, eta separa ahal dadin bere obiektoaganik, behin hartzaz hautu, eta elekzione egiñez geroz, behin besarkhatu dian gauza, ezin kita baitiro, eta behin kitatu dian gauza ezin besarkha baitiro, hala dio San Tomas Doktor Anjelikoak, Voluntas Angeli adhæret obiecto immobiliter facta electione, ita ut non possit relinquere quod amplexa est, nec