Orrialde:Tartas 1666.djvu/29
<28>
pagano bano sordeix, zeren dakigularik legea, eta legiaren defensa, ezpaitugu begiratzen, ez bata, ez bertzia eta hartan baitugu erakhusten gure malizia, eta gure bekhatia handiago dela, eta krimenelago haiena beno, dugularik lege ona, eta lege saindia, gihaur beikira legiaren begiratzale gaixtoak, erran dian bezala aitzineko doktor berak libru berian.
In hoc magis culpabiles sumus, si bonam legem colimus, & mali cultores simus.
Mehatxu hori bera egin du gure salbatzaliak guri orori, Qui nescit voluntatem Domini sui, vapulabit paucis, qui autem scit, & non facit eam, vapulabit multis.
Bere jaunaren borondatia eztakianak, gastigu, eta punizione arhiña, eta sinplia ukhenen du, bena dakianak bere jaunaren borondatia, eta hura ez konplitzen, halakoaren gastigua, eta punizionia, handia izanen da, eta grabe.
Paganoak estaki jaunaren borondatia, eta debetia, eta guk bai, hanbateki gehiago bekhatu egiten dugu. Paganoak eztaki paillardiza bekhatu dela guk bai, zeren legiak erakhusten beitrauzu, non mechaberis, ez izala paillard, eta Apostoliak ere dio, Concupiscentiam nesciebam nisi lex diçeret, non concupisces. Esnakien konkupiszenzia zer erran nahi zen, legiak ezpalu erran, eztezala desira injustoki.
Erran ahal dirogu bekhatoriaz, aithortzen, eta ezagutzen diala Jenkoa ezpaiñez, eta mihiaz solamente eta bere obrez ukhatzen diala Apostolu berak dioena, Confitentur se nosse Deum, factis autem negant.