Orrialde:Tartas 1666.djvu/28

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<27>

Pelozidaz Errege handi batek, bere lepoan behera egun oroz, anpolla bat ekhartzen zian urkhaturik bere aitziñeko Errege hillaren hezurretarik herrautsez betherik, orhoitzeko hura bezala, lur zela, eta herrauts, eta hark bezala lurthu, eta herraustu behar ziala.

Bekhatoria, has eta akhaba eztuzu edirenen bat ene bidian libru huntan, nik izendatu dustadan paganoetan, non eztian hartu, herioaren memoria, onsa hiltzeko, erremedio segura, bide ona, eta xuxena, eta bide hau bera, zuk eta nik ezpadezagu ordu onez eduki miserabliak gututzu eta galdiak, zure eta ene reproxia eta punizionia handiago eta grabiago izanen duzu eziez pagano haiena, zeren haiek ezpaitute legerik, ez federik, eta guk bai, halatan siñhetsi behar diagu, giristiño gaixtoa Jesu-Kristoren relijioniaren kontre bizi dena, eta diabru beno sordeix dela paganoa da legerik ez federik eztiana, eta kristiño gaixtoak, Jenkoaren eta eliza saindiaren manien kontre bizi denak estu federik, zeren fedia obra onak gabe fede hilla da, hala nola fedia obrak gabe, dio Jondone jakhube Apostoliak, Sicut corpus mortuum est sine spiritu, ita fides mortua est sine operibus.

Halaber erran du ederki bertze doktor handi batek, Vera fides Christiani est Christi mandata seruare, nomen sine re, & officio suo nihil est.

Egiazko kristiñoaren fedia da Jesu-Kristoren manien begiratzia, izena, gauza izana gabe, eta bere egin bidia gabe, ezdeus bat da. Halatan bekhatoria, zu eta ni pagano gututzu Jenkoaren kontre Ibiltzen gireño, eta oraño