Orrialde:Tartas 1666.djvu/23
<22>
teolojiaren maximak, lege berriko sakramendiak emaiten diala Jenkoaren grazia haren beraren ordonantzaz, Jesukristoren odol preziaturen bertutes eta meritus bekhatore orori, haietan ezpada faltarik, Jenkoa bera delarik grazia haren kausa lehena eta prinzipala, kausa meritorioan Jesu-Kristo haren seme gugatik gizon egiña, kausa instrumentala eta morala sakramendiak ministria eliza gizona, eta halaber sakramendu haren lehen materia eta kanpotikoa, gure bekhatiak, materia propia, eta naturala, barnetikoa penitentaren hirur aktak, kontrizionia, konfesionia, eta satisfakzionia, forma aldiz, apeza, baita Jenkoaren ministria, hark bere ahoaz erraiten eta pronunziatzen dutian hitz sakramentalak.
Ordu hartan arima bat bekhatiaren estatutik jalkirik, sartzen da graziaren estatiala, deabriaren presundegietarik delibraturik, gertatzen Jenkoaren alaba, eta estatu hartan arima hura mundu huntarik partitzen denian, sathanek estu hartan eskhurik ez zuzenie, hiltzen da, itsutzen da, gortzen da, mututzen da, estaki Jenkoaren aitzinian arimaren kontra zer erran, estu deus ikhusten, estu deus entzuten.
Egia da inmortal dela bere naturaz, ezin hilzen dela, eta eternal ere dela bere izatez, à parte post, zonbat ere ezpaita eternal à parte ante, zeren denboran kreatu izan baita, baiña hil baliz beno aboro arima grazian partitzen denaren kontra Jenkoaren aitzinian esta agertzen, eta agerturik ere, hil baliz, beno haboro, estu indarrik, ez botererik. Horren arrozoiña klar da, zeren arima bat grazian duenian, haren bekhatiak desegiñ dira, hil