Orrialde:Tartas 1666.djvu/169
<170>
tormenta behar dian igaren mundu hontan Jenkoaren graziaren irapaizteko, eta hura irabaziz geroz, haren konserbatzeko, hanbat etsaien artian. Hargatik erran du gure salbazaliak, Regnum Coelorum vim patitur, & violenti rapiunt illud. Zeluko resumak borxatu behar diala, eta haren irapaizliak, phenatiak, eta tribaillatiak, izanen direla.
Eztugu behar ukhatu gizonaren bizia eztela gerla bat lurrian hanbat etsaien artian: baina kofesatu behar dugu, konsideraturik Jenkoaren grazia, zoiñek oren oroz sokhorritzen baikitu, gu nor bagira, gure bihotzaren borta haren deiari, eta kumitiari, ideki badezagu, eztela hanbat neke zeluko resumaren akisitzia, hargati erran du, Onus meum leue est. & iugum meum suaue est. Ene haxia, arhin da, eta ene uztarria dulze, eta eme, baina zeren mundu tronpur eta gaixto hontan gireno, Jenkoaren botza, eta haren deia, ezpaitugu nahi enzun, eta ez nahi hari behatu, dugun aithor eta kofesa orok, gizonaren bizia gerla bat dela mundian, eta guti direla lurrian tentazioniak direla kausa, bekhatura erorten eztirenak.
Salomonek dio, Septies cadit iustus in die, justoa zazpitan egunian erorten dela faltatan, eta kulpatan, endelgatu behar da, benialki edo mortalki. Eta Joandone joane Apostoliak dio, Si dixerimus, quia peccatum non habemus, ipsi nos seducimus, & veritas in nobis non est. Erran badezagu, bekhaturik eztugula, gure buriak tronpatzen dutugu, eta eztate gutan egiarik.
Joandone Jakhubek ere dio: In multis offendimus omnes. Hanitz gizaz, eta maneraz orok ofensatzen