<171>
dugu, gure Jenkoa.
Hanbat dira tentazioniak handi, espiritua pront, haragia sinple eta frajil, non guti baita, non ezten bekhatutan erurten.
Bada hanitz eri direnian Jenkoari galde egiten baitute, sendo ditzan, osagarria demen penitenzia bere bekhatiez egiteko, halakoen hobe lizate hil litian, eta ez batere sendo, zeren sendotuz geroz, gaixtoago dira, haboro bekhatu egiten dute, eziez lehen, edo hain bertze berere, eta azkenian miserableki, eta eternalki damnatzen dira. Hargati diot lehen bezala, herioa hobe dela, eziez bizia, justoen berere, eta herioari obligazione handirik dugula, kortesia, eta grazia handirik egiten draukhula, zeren deabruaren, munduaren, haragiaren tentazione, illusione, tronperia, artefizio, gaixtakeria orotarik jagoitikoz largatzan, delibratzen, eta redemitzen baikutu: hanbateki justoak ezin diro rezebi grazia, kortesia handiagorik herioaganik, nola grazian mundu hontarik idokiten dianian, hargati erranen dut bizi nizano, gu nor bagira herioa dela andere hon bat, noble bat, eta kortes bat, maitagarri dela, hobe dela eziez bizia. Biziak abandonatzen gutu, sortzian tentazione orori, danjer orori, peril orori, herioak haietarik orotarik, hiltzian delibratzen, ez denbora baten, baina jagoitikoz, Pretiosa in conspectu Domini mors sanctorum eius. Prezios da Jenkoaren aitzinian, saindian, justoen hilzia, beati mortui, qui in Domino moriuntur. Huros dira Jenkoa baitan hiltzen diren guziak.
Bizi gireno erorten ahal gira, hilez geroz ez, deabruak, munduak, haragiak, obraz, edo