Orrialde:Tartas 1666.djvu/166
<167>
abantaillos, eta prezios izanen zela gure ororen, Paradusuko portaliak sei mila urthez, eta haboroz zerraturik egonik, idekitera zoaztzala, infernukoak zerratzera, gizona nor balitz, salbatzera zoela, ainguriak zelian alegeratzen zirela, ainguru gaixtoen lekhu hustiak, bethatzera zoatzala, aita eternala bere injurioaz reparaturik, eta satisfaturik egonen zela, natura humanoa, deabruaren kaptibo egonik, damnazione eternalaren estatutik, graziazko estatura igaranen zela, frutu, eta irabazi handirik, haren pasione dolorosak, guri orori, gu nor bagina ber emanen ziala, gure amorioz, gure plazeraren plazerez, alegrantziaz, eta boztarioz tristetu zela dadukat.
Hala mundu hontan justoa triste da boztarioz, eta alegranziaz, kanpoan triste, barnian alagera, Quasi tristes, semper autem gaudentes, dio Apostoliak, triste bezala gira, baina bethiere alagera, zer ere baita, giren triste, eta alagera, triste alegranzian, alagera tristetian, triste beldurrez, alagera esperanzaz, makila dugun axeki bi burietarit, herioaren beldurra, alde batetik, herioaren amorioa bertze aldetik, Jenkoaren justiziaren beldurra, alde batetik, haren miserikordiaren esperanza bertze aldetik, Inter vtrumque vola, ez sobera aphal, desperazioniak ezkitzan har: ez goreki igan, presunzioniak, eta urguilliak ezkitzan tronpa, goazan bien artian, esperanzaren, eta beldurraren artian, bide hartarik doenak, eginen du hiltze hon bat, eta edirenen du hiltzian bere herioa eder, hon, eta maitagarri.
Herenian herioak kortesia, eta fabore handirik egiten du gizonari, bere presenziaz, eta bere