Orrialde:Tartas 1666.djvu/122
<121>
baitzen Louis de Bourbon, Konte de Montpensier, eta zoin baitzen Charles zortzigarrena, Franziako Erregiaren Naples, Erresuman, Bisarrege, eta Lotenant Jenerala, heldu zen Italietan Pouzols deitatzen den hiri batetan, eta joanik Eliza batera, zointan haren aitaren gorpitza ehortzirik baitzagoen hobe batetan, halako gisaz bere aitaren doluz hasi zen nigarrez, hazperenez, zinkuritz, eta heiagoraz, non berehala, hobiaren gañian zagoela bere aitaren dethoratzen, hil baitzen, eta arima Jenkoari rendatu, Prinze gazte hark erakhustera eman zian, seme hon bezala, bere aita maite ziala, eta haren hilzia, bere bihotzian barna, baino barnago edukiten ziala.
Neure adiskidia, zu non zira, zer ari zira, nola bizi zira nola nahi zira hil, Jesu-Kristo jauna duzu, zure Erregia, zure jauna, zure Prinzia, zure aita, zure anaie, Kurutzia duzu haren hobia, ohia, thonba, eta sepultura, han zugati hil da, urkhatu, eta kruzifikatu, hari egizu ardura so, eta hari so eginik, egizu nigar haren doluz, haren hilziak ezarriko du zure hunian, zure herioaren orhitzia, onsa hilzeko, non da bide hoberik.
Franziako eta Poloñe herriko Errege, Henri, izen hartako hirurgarrena, Pariseko hiria asetiaturik edukiten ziala, Saint Cloud, deithatzen den hiri tipito hartan, hilzen, eta masakratu bi ganibet kolpuz, Fraide gaixto baten eskutik zoin deithatzen baizen Jacques Clement, Dominikano Fraide gaixto, Errege gaizo haren bihotza, eta haren erxiak, Saint Cloud Eliza hartan ehorzirik, hobiaren eta thonbaren gaiñian, zoin baitzen harri marbrez